entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-10-07

Virenqueren hirugarrena

Talde nafarrak 'Usura' diskoaren aurkezpen birari ekingo dio


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Iruñeko rock hirukoteak disko berria kaleratu du, eta urte amaiera bitarteko aurkezpen birari ekingo dio. Talde nafarrak Santi Garcíarekin (Toundra, La M.O.D.A., Berri Txarrak) batera grabatu du Usura lana, Ultramarinos Costa Brava estudioetan.

Rock alternatiboa, egitura progresiboak eta osagai postock nahiz posthardcoreak nahasten dituen LP hau hirukotearen hirugarrena da. Ingelesez, euskaraz nahiz gazteleraz kantatutako abestiek istorio ‘traszendentalak’ (errealak nahiz fikziozkoak) dakartzate. Eneko Zabalza (ahotsa eta gitarra), Eneko Leza (baxua) eta Iñaki Bautista (bateria) zuzenean ariko dira estatuko hainbat aretotan urte amaierara bitarte.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.