entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-12

VI. Loraldia: 20 egunez sormena loratuko da Bilbon

Matxoaren 10ean hasi eta hilaren 19ra bitarte, Loraldia Festibala hiriko 15 gune ezberdinetara helduko da askotariko diziplinen bitartez, tartean musika.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Loraldia Festibalaren VI. Edizioak diziplina artistiko guztiei egingo die lekua Bilbon, martxoaren 10etik 19ra bitarte. “Euskal sortzaile eta sorkuntza nabarmentzea, publiko berrietara heltzea, eta memorian sakontzea”; horixe Loraldiaren antolatzaileen helburua.

Horretarako, euskal kulturako zenbait erreferente izango dituzte gogoan  (Iparragirre, Sarrionandia, Xaho, Muguruza), nazioarteko hainbat artista euskal unibertsora ekartzeko saiakera egingo dute (Bob Dylan, Fernando Pessoa) eta, batez ere, euskal sortzaile berriei arnas emango diete hainbat ekoizpen berri eta estreinaldi hartuz.

Musikari dagokionez, zortzi hitzordu azpimarragarri iragarri dituzte:
(Egitarau osoa Loraldiaren webgunean)

MARTXOAK 10
Joseba Martin kazetariak euskal musikaren historia bat ekarriko du Bira! kultur gunera, bi menderen arteko bilakaera aztertuz.

MARTXOAK 12
Mikel Urdangarinek kontzertua emango du Arriaga Antzokian. Kantautorea lehenengoz ariko da bakarrik pianoarekin.

MARTXOAK 16
Bob Dylan artista eta literaturgilearen omenez antolatutako ikuskizuna izango da Bidebarrietako liburutegian. Minesotako kantautorearen zenbait kanta hilezkorren letrak euskaraz entzun ahal izango dira.

MARTXOAK 20
Euskal Herriko ardoa eta gazten dastaketak eta Iparraldeko emakumezko ahotsen kantek bat egingo dute Bira! kultur elkartean. Jon Martinez sommelierrak ardo-bidaia egingo du Euskal Herrian zehar, eta Aire Ahizpek eratuko dute soinu banda.  Egun berean aurkeztuko du Thierry Biscary kantari baxe nafarrak Muda izeneko proposamen artistikoa Azkuna Zentroan. Uxue Alberdi, Jon Benito, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze eta Jon Maiaren hitzak erabili ditu abestiak ehuntzeko. Proiektu honen musikari gehienek musika tresna sokadunak jotzen dituzte: gitarrak, mandolina, kontrabaxua, txeloa eta eskusoinua eszenan izango dira.

MARTXOAK 21
Alos Quartet laukoteak Lau izeneko diskoa kaleratu du aurreko urtean eta horrekin batera taldearen 20. urteurrena ospatzeko egin duen kontzertu sortaren arteko azkena egingo du Euskalduna Jauregian.

MARTXOAK 22
Musika, marrazkiak eta irakurketa dramatizatua uztartuko dituzte martxoaren 22an Itsasmuseumen. Asisko Urmenetak Agustin Xahoren irudia nabarmentzeko AztiHitza komikia sortu zuen (Euskadi Literatura Saria). Orain ikuskizuna plazaratuko dute. Asisko Umenetak marrazkiak eta solasak gidatuko ditu. Irakurketa dramatizatuan, berriz,  Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xanmari Hirigoien izango dira eta musika eta kantua emanez Ihitz Potorena.

MARTXOAK 28
Mad Muasel & La Tokokera Kumbia Power, Juantxo Arakama (Glaukoma) & Asmathic Band eta Nerea Erbiti, Ion Celestino & Eskola Ergatiboa ariko dira Kafe Antzokian, Fermin Muguruzaren kanta hilezkorren omenezko Muguruza Mani-Fest festan.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.