entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-01-10

Valar Metal Fest, Gasteizen

2020ko apirilaren 18an Valar Metal Fest jaialdiaren lehendabiziko edizioa egingo dute Arabako hiriburuko Urban Rock Concept aretoan, Leize eta Natribu kartelburu.

Intertour Music, A New Label, Virus Entertainment SL, MPR Produktions & Management eta La Agencia Music apustu berri bat aurrera ateratzeko elkarlanean jarri dira. Beste edizio askoren aurrekari izango den I. Valar Metal Fest jaialdia antolatzen ari dira 2020ko apirilaren 18rako. Metalzaleentzako hitzordua Gasteizko Urban Rock Concept aretoan izango da.

Estreinako aldirako kartelburu Leize eta Natribu bandak aukeratu dituzte. Baina Left4everband eta Delion ere igoko dira oholtza gainera. Data hurbildu ahala, informazio gehiago helaraziko dute ekitaldiaren webgunean.

Momentuz, sarrerak salgai jarri dituzte BIPBIPTicketa plataforman; eta aurki Urban Rock Concept aretoan bertan ere eskuragarri izango direla iragarri dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.