entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-12-10

Urtz taldeak bere abesti arrakastatsuenak bildu ditu

Bizitzarekin Dantzan diskoan 1992tik 2019ra bitarteko kantarik onenak berreskuratu dituzte

“Hamasei abesti eta omenaldi on bat”, horixe da Bizitzarekin Dantzan diskoa Urtz taldeko kideen esanetan. Sentimenduetatik hardrocka eta rocka egin zuten 27 urtez, eta ibilbide oparo horren lagin arrakastatsuena bildu dute orain; Ai Amatxo! bere lehen arrakastatik hasi eta Eguzkitan Bero bere azken abestira arte, kutsu gazteko Ez Gaitu Inork Geldituko sonatutik pasatuz. Guzti-guztiak publiko mota anitzarengana heldu diren kantak dira.

Bost euskal diskoetxeren (Gor, Elkar, Baga Biga, EDG Music eta taldea bera) eskutik kaleratu izan dituzten hamasei rock abestiak Gor argitaletxeak kaleratu ditu orain, eta salgai dago jada.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.