entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-12-26

Urtarrileko aldapari eusteko, VIII. Gabonak In Hell Fest

Leize taldeak, hilaren 11ko jaialdiko kartelburu, disko berria aurkeztuko du. Gainera, Debler, Wurdalak eta Lethargus taldeak ere ariko dira.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Urtero legez, Donostiako Larratxo Kulturetxeak Gabonak In Hell festa hartuko du, aurten zortzigarrenez.

Lau talde igoko dira aurten oholtzara. Tartean, Leize. Euskal rockaren historian leku berezia duen taldeak Deriva disko berria aurkeztuko du etxean.

Debler madrildarrek udazkenean kaleratu zuten Adictium laneko musika ekarriko dute. XXI. mendeko heavy metalaren ordezkari dira, eta azken urteotan nabarmen hazi dira. Horren erakusgarri da 2018ko Metal Norte jaialdian izan zuten arrakasta.

Eta heavy metal gehiago Valentziatik: Wurdalak. 20 urte baino gehiago daramatzate zuzenekoetan, baina urtarrilaren 11koa izango da Euskal Herrian inoiz eman duten aurreneko kontzertua. Nabarmentzekoa da Marijose abeslariaren ahots melodikoa, eta jorratzen duten heavy klasikoa.

Kartela osatzen laugarrenak Lethargus madrildarrak dira. Besteak beste, Elena Alonso teklatu jotzaile sonatuak osatzen du banda eta, gainera, Cesar Arroyo entzutetsuak taldeko abeslari berri gisa debutatuko du. Eskarmentu handiko musikariak guztiak.

VIII. Gabonak In Hell Fest-erako sarrerak eskuragarri daude honezkero.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.