entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-04

Urmuga zeharkaldi musikatua

Musikazaletasunak eta mendizaletasunak bat egingo dute Mendiak eta Herriak elkartea uztaileko bigarren hamabostaldirako prestatzen ari den ibilaldian.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Et Incarnatus Orkestra

Ertz luze batek gurutzatzen du Euskal Herria mendebaldetik ekialdera, eta ertz horretako maldetan behera datozen erreketako urak Kantauri eta Mediterraneo itsasoetarantz banatzen dira. Ertz luze horrek Urmuga du izena.

Mendebalean Angulo Bortutik eta ekialdean Hiru Erregeen Mahairaino doan Urmuga oinez zeharkatzeko bi asteko ibilaldi berezia prestatzen ari da Mendiak eta Herriak elkartea. Mendizaleak eta musikariek batera zeharka dezaten nahi dute, “mugaz gaindi musikak bat egiten gaituelako”. Horregatik, uztailaren 14tik abuztuaren 1era bitarteko 19 etapak musikaz blaituko dituztela aurreratu dute. Musika emanaldiak izango dira mendietan eta baita mendien inguruko herrietan ere. Modu honetan herri txikiak biziberritzeko helburua ere ba du egitasmoak.

Felipe Uriarte mendizale ezaguna eta Migel Zeberio eta Xabier Berasaluze “Leturia” musikariak ari dira Urmuga zeharkaldia antolatzen. “Ekimen poetikoa” izango dela diote, “naturara itzultze bat”.

Info osoa eta parte hartzeko jarraibideak: HEMEN
Edo: info@mendiaketaherriak.eus 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.