entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-04

Urmuga 2021 aurkeztu dute

Aurtengo mendi ibilaldi musikatua uztailaren 13tik 31era izango da, Angulo portutik Hiru Erregeen Mahairaino.

Ertz luze batek zeharkatzen du Euskal Herria mendebaldetik ekialdera, eta Kantauri eta Mediterraneo itsasoetara banatzen ditu urak. Ertz luze horrek Urmuga du izena, eta ertz luze horren zeharkaldia oinez eta musikaz lagundurik osatuko dute aurten bigarren urtez.

Urmuga 2021 zeharkaldia aurkeztu berri dute. Bigarren edizioak 19 egunetan osatuko du Angulo portutik Hiru Erregeen Mahaira bitarteko distantzia. Espedizioan medizaleek eta musikariek bat egingo dute; gailur, leku eta herri esanguratsuenetara musika eramango baitute. Urmugaren inguruko pertsonak eta herriak elkarrekin harremanetan jartzea da helburua. 

 Orotara, formatu handiko bost kontzertu eta formatu txikiko beste bost egingo dituzte mendi-ibilaldia jarraituz. Euskal Herriko eta atzerriko hainbat musikari eta kantari esanguratsu izango dira Urmugako kontzertuetan, eta Et Incarnatus Orkestraren 15 bat partaidez osatutako hezurdura izango dute oinarrian. 

Edozein mendizalek nahiz musikazalek aukera izango du URMUGA bere osotasunean, astebete, edo zatiren bat burutzeko. Mendigidari batek zainduko du mendizaleen ibilia. Edozein mendizale zein musikazalek aukera izango du mendi Kontzertuez gozatzeko.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.