entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-11-10

U.K. Bill taldeak bere laugarren diskoa osatuko duten azken bost abestiak grabatu ditu

Garate estudioan lan egin dute A

U.K. Bill laukoa. Argazkia: I U.K. Bill laukoa. Argazkia: I
Lotura erlazionatuak
Ez nago lo da disko berriaren izenburua

Gauzak desberdin egin nahi izan ditu U.K. Bill taldekoak bere hamargarren urteurrenean. Grabazio saioak eta bideoklipak tartekatu dituzte, kantuak apurka aurkezten joan dira eta abestiei ere buelta gutxiago eman dietela aitortu dute, freskotasun eta bat-batekotasunaren mesedetan.
Iker Iparra, Oier Txope, Unai Corral eta Rafa Cabeza Garate estudioetan grabatzen ari dira laugarren diskoa Martxel Arkarazorekin. Aurtengo maiatzean bost abesti grabatu zituzten eta orain beste bost grabatu berri dituzte diskoa osatzeko. Martxel bera arduratu da ekoizpenaz.

Urte hasieran Gure hitza abestia aurreratu zuten (Hitza aldizkariaren 10. urturrena ospatzeko) eta urrian Ez nigana hurbildu. Hilabete honetan Ez nago lo 3. abestia aurreratuko dute bideoklip eta guzti, Unai Aranak zuzenduta.

  • Disko berria, abenduaren 1ean kalean izatea espero dute.
bidali zure berria Bidali zure berria
DISKOGRAFIA

U.K. Bill 2005ean sortu zen Utikan, Asgarth eta Lauroba taldeetako jendea bilduz. Hamar urte pasa dira, eta hiru disko plazaratu dituzte:

  • Ukbill, 2007
  • Paradisu sekretua, 2009
  • Maite-Gorroto, 2012

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.