entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-10-10

Udagoieneko Ostera kontzertu zikloa egingo dute azaroan

Egitarauak lau musika estilo desberdinetako zortzi talderen kontzertuak eramango ditu Bilbo, Igorre, Zalla eta Berrizera.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

2022ko Udagoieneko Ostera Musikaren Katebegiak kontzertu zikloak 4 musika estilo, 8 talde eta 4 kontzertu dakartza azarorako. Egitarauak talde beterano eta berriak elkartuko ditu oholtza, “musikaren sokak etenik ez duela erakutsi eta entzuleari aparteko bidaia musikal bat eskainiz”.

Folk, Rock, Pop eta estilo Urbanoko 4 kontzertu izango dira, “soka beraren hari-muturrak elkartzen dituzten katebegiak”. 

Bizkaiako beste horrenbeste herritan egingo dituzte 4 emanaldiak: 
BILBOn, azaroaren 3an: Korrontzi + Kalakan 
IGORREn, azaroaren 12an: Niko Etxart eta Hapa Hapa + Kerobia
ZALLAn, azaroaren 19an: Lin ton taun + Sua 
BERRIZEN, azaroaren 26an: La Basu + Jmartina 

Jon Martinez 'Txiki' umoregilearen bakarrizketa saioek borobilduko dituzte emanaldiak. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.