entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-10-29

The Volcanics australiarrek lau kontzertu emanen dituzte Euskal Herrian

The Volcanics. The Volcanics.
Transmission diskoa.
Lotura erlazionatuak
Larunbatean hasiko da australiarren Estatu espainiarreko bira Soraluzen


The Volcanics talde australiarrak lau kontzertu emango ditu gurean. Hain zuzen ere, Soraluzen, Bilbon, Donostian eta Urretxun joko dute. Gainera, azaroaren 1ean eguerdian eta iluntzean arituko dira, Bilbon eta Donostian, hurrenez hurren.

The Drones taldearen jaioterri ere baden Perth hiriko taldea dugu The Volcanics. Scientists maisuak dituzte inspirazio iturri, baina ez bakarrik. Chuck Berry eta Little Richard rock and roll klasikoak, eta The Stooges, MC5 edota AC/DC beren soinu iturriaren zakuan sartzen baitira.

Euskal Herrian beren disko berria aurkeztuko dute, Transmission, Electric City Studios-en grabatua izan dena. Wayne Connollyk nahastu eta masterizatu du. Produkzioa berriz, Rob Young-en esku egon da.




DATAK
  • Urriak 31, SORALUZE - Gaztetxea
  • Azaroak 1, BILBO - Satelite T (13:00etan)
  • Azaroak 1, DONOSTIA - Le Bukowski
  • Azaroak 4, ZARAGOZA - Eccos (+ Los Bengala)
  • Azaroak 5, MADRIL - Wurlitzer Ballroom
  • Azaroak 6, URRETXU - Motz taberna
  • Azaroak 7, VALLS - Dune
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.