entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-10-04

THE SONICS, BERRIZ EUSKAL HERRIAN

Zuen aitak (edo aitatxiak) izan litezke. Baina zure aitak ez du "Psicho" inoiz ohiukatu. E Zuen aitak (edo aitatxiak) izan litezke. Baina zure aitak ez du "Psicho" inoiz ohiukatu. Edo bai?
60etako garaje punkaren ikono bizia den The Sonics taldeak gurean joko du berriz, noiz eta abenduaren 10ean Bilboko Kafe Antzokian.

Garaje punk eta rock and rollaren maitaleak pozik egon daitezke. Halako itzulerek eragiten dituzten zalantza logikoez haratago, duela urtebete Azkena Rock-en ikusi genituenok emaitzarekin konforme gelditu ginen. Bale, ez dira mutiko koxkorrak, ez dute teenagerren energia hori, baina gustura entzun eta gozatu genituen. The Sonics-ek abesti zakarrak, primitiboak eta basatiak egin zituzten. Beren kantuak ilunak ziren eta terroreaz edota desamodioaz mintzo ziren gehien bat. Psycho edota The Witch abestiak zuzenean entzuteko aukera izanen dugu hortaz edota Money (That's what I want)


------------------- HISTORIA PIXKA BAT -------------------


The Sonics Tacoman (Washington) sortu ziren 1963 urtean The Kingsmen eta Wailers-en arrakastak eragindako olatuaren baitan. Jatorrizko taldekideak hauek izan ziren: Gerry Roslie (abeslaria eta pianoa/organoa), Andy Parypa (baxua), Larry Parypa (gitarra), Bob Bennett (danborrak) eta Rob Lind (saxoa).
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.