entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-12-23

The Jayhawks ere ariko dira BBK Music Legends Festivalen

Banda estatubatuarra da 2020ko ekainaren 5 eta 6an Sondikako Ola BBK Aretoan egingo duten festibalerako konfirmazio berria, honezkero iragarrita zeuden Supertramp’s Roger Hodgson eta Joanna Connor-ekin batera.

The Jayhawks The Jayhawks

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Everybody Knows

2020ko BBK Music Legends Festival-eko kartela mamitzen ari da. Ekainaren 5-6 egunetan, Sondikako Ola BBK Aretoan antolatuko duten jaialdia tantaka-tantaka ari da izen berriak ezagutarazten. Aurtengo kartelburu Supertramp’s Roger Hodgson izango da, eta Joanna Connor ere baieztatuta zegoen jada.

Orain, izen berri bat gehitu dute zerrendara: The Jayhawks. Estatu Batuetako musika herrikoia egiten duen banda onena da askoren iritziz. Munduko talde ezezagun onena dela esaten dute askok.

Gene Clark, Neil Young edota Gram Parsons-en ubera jarraituz, sentsibilitate handiko melodia eta hitzak konposatzen dituzte, eta armonia bokalak dituzte bereizgarri. Ahotsa, gitarra elektrikoa, baxua, bateria eta teklatua ez ezik, biolina eta mandolina ere integratzen dute euren musikan.

BBK Music Lengends Festivalek, aurreneko 400 sarrerak agortuta, ‘Sarrera + Legend’s Pack’ promozioa jarri du martxan, 85 euroren truke, urtarrilaren 6ra arte.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.