entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-04-01

The Capaces-en punk rocka Euskal Herrira heldu da

Kontzertu bana emango dute Barakaldon eta Bermeon. Azken horretarako sarrerak egunean bertan soilik eskuratu ahal izango dira, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.

Bartzelonako The Capaces taldea Euskal Herrira iritsi da apirilarekin batera. Emakume ahotsa duen punk rock oldarkorra egiten du bostekoak. Orain arteko azkeneko estudioko lanan 2021ean kaleratu zuten: Zoetrope. 

Barakaldon apirilaren 1ean joko dute, Mendigo aretoan. Sarrerak online eskuratu daitezke 10 euroren truke, edota bertan 13 euroren truke. Kontzertuan Barakaldon bertan sortutako Sexpeares izango dute telonero. 

Bermeon, aldiz, Beleza Malandra Ateneo Kulturalean joko dute. Kasu honetan, sarrerak egunean bertan soilik jarriko dituzte salgai, zuzenekoa hasi baino orduerdi lehenago. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.