entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-02-25

Tapoi Fest IV otsailari akabera emateko

Hilaren 27an eta 28an egingo da Bergarako gaztetxean

Minor Threat-en Out of Step diskoari omenaldia egiten dio aurtengo kartelak. Minor Threat-en Out of Step diskoari omenaldia egiten dio aurtengo kartelak.
Meltdown, Ernia, Managaitz, Hilkar, Drop, Accidente, Perras Salvajes eta Sofa taldeek jo dute.



Txapa Irratiko Jar itzazu tapoiak irratsaioko kideek antolatuta, hardcorea, abiadura eta zarata ardatz dituen jaialdiaren laugarren edizioa egingo da Bergarako gaztetxean asteburu honetan.

Abiadura, kantu motzak, urgentzia, osti txarra, sotoko doinuak, oihuak, punka, crusta, hardcorea eta zarata maite badituzue, Meltdown, Ernia, Managaitz, Hilkar, Drop, Accidente, Perras Salvajes eta Sofa talde gazte zein "beteranoez" gozatzeko aukera paregabea izango duzue bi egunez.
Kontzertuen ostean disko jartzaileak egongo dira. Festa itzela oso prezio onean.

Ehun!!!
100 saio  egin ditu dagoeneko Jar itzazu tapoiak-ek, Txapa Irratiko irratsaio zaratazaleenak. Beraz, hau ospatzeko aukera paregabea izango da asteburu honetan.
Honatx aurtengo kartela:



  • OTSAILAK 27 (ostirala), 22:00etan
    Sarrera: 4 euro

MELTDOWN
Talde gazteena, Hernani eta Urnietatik:


ERNIA