entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-02-14

Su Ta Gar taldearen 'Zain Zure Zain' kantaren bideoklip berria

1936ko gerra aurreko bi emakumeen arteko maitasun istorioa kontatzen du

Hona hemen eibartarren ikus-entzunezko berria

Su Ta Gar taldeak Zain Zure Zain kantaren bideoklip berria aurkeztu du. Bertan, 1936ko gerra aurreko bi emakumeen arteko maitasun istorioa kontatzen da. Paper nagusia Leyre Berrocal eta Erea Lopez aktoresak interpretatzen dute. Horretaz gain, Su Ta Gar taldeko kideak ere aktore lanetan ikusiko ditugu.
Garai hartako estetika eta egoera lortu asmoz, Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa erabili da dekoratu gisa.
Bideoklipa, Iban Toledoren zuzendaritzapean, Arteman enpresak egin du.
 
Taldearen estudioko bederatzigarren lana da Ametsak Pilatzen (2011ko urria), eta azken lan guztiak bezala, Jo Ta Ke Ekoizpenak zigilu propioaren bitartez kaleratu zuten. Zain Zure Zain kantaren bideoklipa aldiz, diska horretatik atera den 3. bideoklipa da.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.