entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-10

STR taldeak Göxö aurkeztu du

Bost abestiko EP digitala kaleratu du STR boskote bizkaitarrak. Euskal pop-traparen bihurguneetan barrena eginiko bidaia malenkoniatsua.

Iker Villa (Revolta Permanent), Aritz Mendiola (LauKatu), Xabier Bengoa (LauKatu), Oihan Moreno eta Lander Campos musikariek osatzen dute STR, 2019an Bizkaian sortutako taldea. 

Gaua estudioetan grabatu eta Baga-Biga Musika Ideiak-ek ekoitziriko Göxö EP digitala aurkeztu berri dute. Pop-trap estiloko bost abesti dira, bareak eta malenkoniatsuak. Erritmo geldoak erabili dituzte egunerokotasunari erreferentzia egiten dioten testuak kantatzeko. 

Bestalde, Göxöki singleak eta honi dagokion bideoak hausnarketa irekia egiten dute sexuaz, queer zipriztinekin. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.