Elkar diskoetxearen babespean argitaratu dute zarauztarrek beren bigarren lan luzea
Nabarmena izan da Skasti taldearen eboluzioa duela 10 urte sortu zenetik. New Age estreinako diskoak (Xuxurla Musika, 2013) aro berri baten
hasiera suposatu zuen taldearentzat. "Urteetan zehar eskainitakoaren berrikuspen kritiko" baten emaitza izan zen disko hura.
Orduan emandako norabide
aldaketa berrestera datoz oraintsu argitaratu duten diskoarekin. Maskarak du izenburua, beren ibilbideko bigarren lan luzea da eta oraingo honetan Elkar etxearen babesean argitaratu dute. Rock alternatiboa, indie popa, dantzarako musika eta beste horrenbeste doinu aurkituko ditu entzuleak disko berri honetan. Ez ordea ska doinurik.