entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-12-27

Skakeitan taldeak disko berria aurkeztuko du

Kontzertua otsailaren 14an izango da, Donostiako Dabadaba aretoan. Etxean aurkeztuko dute, hortaz, Nola Galdu Denbora izenburupean argia ikusiko duen diskoa, Eliot James ekoizleak nahastu duena.

Bueltan datoz Skakeitan taldekoak. Aurkezpen kontzertua iragarri dute datorren otsailaren 14an Nola Galdu Denbora disko berriko kantak lehendabizikoz “etxean”, Donostian alegia, jotzeko. Dabadaba aretoan izango da, 21:00etatik aurrera.

Laugarren lan honekin jauzi kualitatiboa egin du taldeak, eduki nahiz forma aldetik. Ohi bezala, Haritz Harreguy teknikariarekin egin dute grabaketa, baina Londresera jo dute kutsu berrien bila. Hala, Eliot James (Bloc Party, Two Door Cinema Club, Kaiser Chiefs, Noah & The Wale…) ekoizlearekin egin dituzte nahasketak, Eastcote Studios-en.

Urte eta erdi joan da Skakeitanek azkenekoz Donostian jo zuenetik eta, beraz, zentzu guztietan berezia izango da kontzertu hau. Taldekideak “gogotsu” omen daude “energia guztia etxekoen aurrean askatzeko”.

Sarrerak honezkero eskuragarri

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.