entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-03-25

Skakeitan taldeak bideo kolektiboa grabatzeko deialdia luzatu du

Ezpainetan Odola kanta proposatu dute horretarako. Nork bere etxetik grabatu eta, jasotzen dituzten proposamenen artean aukeraketa bat eginda, bideo-collagea osatuko dute. Tenpoa (128bpm) eta tonua errespetatzea beste baldintzarik ez dute jarri

Skakeitan & Lagunak: Ezpainetan Odola

Itxialdi egunotan hain erabilia den bideo-grabaketa moduko formatua erabilita, Skakeitan taldekoek Ezpainetan Odola kantaren bertsio berezia Sareratu dute hainbat lagun musikarirekin batera. Bideoan Pello Reparaz, Izaro Andres, Eider Saenz eta Markel Idigoras (Nogen), Aiora Renteria, Ane Barrenetxea (Sua), Sara Zozaya, Xabi Bandini, Gary Uriarte (Dupla), Juanjo Berasain (Ezpalak) eta Gartxot Unsain (Madeleine, Grises) eta ageri dira.

Orain, Skakeitanekoek formula bera erabili nahi dute euren jarraitzaileekin batera antzeko bideo bat osatzeko. Proposatu duten kanta berbera da: Ezpainetan Odola. Eta baldintzak: tenpoa (128 bpm) nahiz tonua errespetatzea. Kaskoetan kanta originala entzun eta gainetik abestea eskatzen diete parte-hartzaileei. Bertikalean grabatzea komeni da eta ahotsa bakarrik entzun behar da bideoan.

Parte hartu nahi dutenek ezpainetanodola@gmail.com helbidera bidali behar dute euren grabaketa. Skakeitan taldeak aukeraketa bat egingo du, eta aukeratutako horiek Pello Reparazekin batera kantatzen agertuko dira bertsio berezi eta berri honetan.

Halaber, parte-hartzaile guztien artean Skakeitan taldearen diskografia, kamiseta bat eta poltsa bat zozkatuko dituztela iragarri dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.