entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-12-01

Single eta taldekide berria dakartza STR taldeak

Boskoteak Galdu Ez Baduzu abestia zabaldu berri du eta, horrekin batera, taldekide berri baten izena iragarri dute: Dánae Riaño.

Galdu ez baduzu - STR

Trapa euskaraz egin daitekeenaren froga izan dira STR taldekoak, hastapenetik. Orain, ordea, badirudi popera hurbiltzeko borondatea dutela eta, hain justu, trantsizio horren lekuko edo beharrezko pieza den singlea kaleratu berri dute: Galdu Ez Baduzu, harreman emozional baten apurketa jasotzen duena. Baga-Biga Musika Ideiak ekoiztetxearen eskutik egin dute. 

Dagoeneko plataforma digitaletan entzungai dagoen abestia estilo berri bateranzko jauzia da eta, horretaz aparte, taldeak bizi duen egoera berrira egokitutako lana ere bai. Izan ere, Dánae Riaño kidea batu berri zaie. Aritz Mendiolaren ordez sartu da taldera eta, STR-koek beraiek aitortu dutenez, “izugarrizko aldaketa” suposatu du. 

Dánae Riaño abeslari eta baxu-jotzaile berriak lau urte-denboraldi daramatza ETBko Goazen saioan, eta orain STR taldeak popa besarkatzearen arduradun izango da. 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.