entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-02-23

Sharon Stoner taldeak bere hirugarren diskoa argitaratu du

"Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak" du izenburua o

Sharon Stoner, hiruko boteretsua. Sharon Stoner, hiruko boteretsua.
Sharon Stoner - Bosforo, Desioa eta Distantzia
Lotura erlazionatuak
Hiruko gordina da Sharon Stoner. Zuzenean husten den talde horietakoa. Trinkoa eta boteretsua. Basamortuko zuloren batean ibili dira azken urteertan, itzalean. Eta denbora probestu dute bederatzi kantu beri grabatzeko.

Zenbat urte igaro dira jada lehen maketa hura atera zutenetik. Hamar? Hor nonbait ibiliko da. Orduz geroztik hiru disko luze atera dituzte, rock gordinaren bidetik atera gabe, "stoner" etiketapean, estilopean nahi bada, baina hortik haratago bizia dagolea erakutsiz, azken diskoan esaterako, non "sonoritate eta erregistro anitzekin" topatuko garen, Iker Barandiaran kazetariak prentsa oharrean idatzi dien moduan.


Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak izenburuko azken lanak bederatzi kantu dakartza. Honatx abesti zerrenda:

01. Gogoan
02. Saiak zai
03. Jauzi
04. Zure ezpainak laztandu gabe
05. Inurriak
06. Bosforo, desioa eta distantzia
07. Ispiluak
08. Ertzak
09. Sizigia
bidali zure berria Bidali zure berria
ZUZENEAN

1.‐ Otsailak 24 Ostirala

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.