entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-10-16

Sharon Stoner bueltan da

Talde oñatiarrak disko berria kaleratuko du azaroaren 8an


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Talde oñatiarraren Erraietatik disko berriaren aurrerapen kanta: Sateliteak

Erraietatik izeneko lan luzearekin itzuliko da Sharon Stoner hirukoa eszenatokietara. 2012an Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak argitaratu zutenetik isilune luzea egin dute oñatiarrek, baina berrindartuta bueltatu dira, eta horren lekuko da argitara eman duten aurrerapen kanta: Sateliteak.

Diskoa azaroaren 8an izango da eskuragai, eta hainbat aurkezpen kontzertu programatzen ari dira: 

  • Urriak 26: HellDorado, Gasteiz (+ Nebula)
  • Azaroak 8: Gaztetxea, Oñati (+ Broken Legacy)
  • Azaroak 15: Bonberenea, Tolosa (+ Letagin)
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.