entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-01-13

Sex Pistols taldeari buruzko telesaila prestatzen ari da Danny Boyle

Pistols izeneko biopicak Steve Jones gitarra-jolearen historia eta punkaren sorrera kontatuko du sei kapitulotan.

Danny Boyle errealizatzaile britainiarrak punkaren hastapenak arakatuko ditu Pistols telesailean. Slumdog Millionaire (2008) filmari esker Oscarra irabazi zuen zuzendaria Sex Pistols taldearen ibilbidea jasoko duen telesaila prestatzen ari da. 

Zehazki, Steve Jones gitarristaren bizitza izango du ardatz eta, horretarako, Jonesek berak 2018an argitaratutako memoriak hartuko ditu oinarri Boylek: Lonely Boy: Tales from a Sex Pistol.

Never Mind the Bollocks (1977) debuta, eta God Save the Queen edota Anarchy in the U.K ereserkiek Britainia Handiko kale-kultura eztandarazi zuten, eta behin betiko irauli zuten mundu mailako musika panorama. 

Toby Wallace aktoreak interpretatuko du Steve Jones protagonistaren papera. Anson Boon sartuko da John Lydonen azalean, Louis Partridgek jokatuko du Sid Viciousen papera, eta Maisie William ezaguna (Game of Thrones) izango da Pamela Rooke. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.