entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-19

Sergek bakarkako bigarren diskoa atera du: 'Leihotik Mundura'

Eraso taldeko musikari zarauztarrak itxialdi garaian eta bakarrik konposatutako lanak biltzen ditu lan honek.

Sergio Ruiz Gonzalez de Txabarri ‘Serge’-k disko oso bat eratzeko adina abesti sortu zituen pandemiagatiko konfinamenduan. ‘Dena itzaliko bagenu’ eta ‘Maleta’ prest kantak erabili ditu aurrerapen modura, bideoklip banarekin. Eta orain disko osoa ere, bakarkako bigarrena zarauztarrarentzat, dago entzungai.

Gitarra, baxua eta bateria entzuten ahal da bere kantetan, baina gitarra izan ezik, programazio eta sintetizadoreekin grabatut du guztia. Hainbat bidelagun izan ditu, tartean Gari Berasaluze (‘Amaitu gabeko puzzlea’ kantako hitzak), Mikel Albiztur eta Eñaut Gaztañaga.

Folk-pop abangoardista topatuko omen du entzuleak ‘Leihotik mundura’ diskoa. Dagoeneko eskuragarri dago bandcampen, Elkar dendetan eta bulegoibiltaria@gmail.com helbidera idatzita.

Zuzenekoetan ere izango da erosteko aukerarik. Momentuz iragarri dituenak:

Otsaila 26: Munitibarko Kultur Etxean.
Otsailak 27: Lekunberri. ‘Larraungo printza’ gunean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.