entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-03

Sei kontzertu jazza Bilboko auzoetara hurbiltzeko

Bilbao Distrito Jazz egitarauaren XXI. edizioaren barruan izango dira emanaldiak, otsailaren 5etik martxoaren 12ra bitarte.

Bilboko Udalak sei kontzertu antolatu ditu jazz musika hiriko auzoetara hurbiltzeko. 

Egungo jazzaren erreferentziazko artistek hartuko dute parte: Itxaso Quartet “Gaztelugatxe”, Trio Capital, Angel Celada Slow hirukoa, Angel Unzu hirukoa Andrezj Olegniczakekin batera, Miguel Villar laukoa eta Horda taldea.

Emanaldi horiek eskaintzeko agertoki hauek hautatu dituzte: Bilboko Elkarte Filarmonikoa, Bertendona Institutua, Bidebarrieta Liburutegia, Bilborock aretoa, eta Otxarkoagako eta Errekaldeko udal zentroak. 

Zuzeneko guzti-guztiak Bilbao Distrito Jazz jaialdiaren XXI. edizioaren egitarauaren parte izango dira. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.