entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
sagardia 2008-07-13

SARKOR TALDEAK

Sarkor Sarkor

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Gernikako Sarkor taldea bere bigarren diskoa, Su emoten, argitaratu ondoren, zuzenean defendatzen ari da gogoz. Diskoak 11 abesti biltzen ditu, zeinetan hardcore melodikoa nagusi den.
Hardcore melodikoaren lerro nagusiak bere egiten ditu Sarkor taldeak, rockari muzin egin gabe ordea. Esaterako, Su emoten lan berriak abesti rockzale batekin hasten da: Rock izar.

Altxatune estudioan grabatu dituzte disko berriko abestiak eta Leihotikan eta ezinean taldeko abeslariek kolaboratu dute Garaipenaren bila eta Esnatu abestietan hurrenez hurren.


HISTORIA PIXKA BAT

Sarkor taldeko musikariak 2003an batu ziren. Hainbat plaza, gaztetxe, taberna eta leku desberdinetan jotzen egon ondoren (lehen kontzertuan 2004ko udan eman zuten), bigarren diskoa kaleratu dute aurten. Lehenengoak Oingoan bai! zuen izenburua. Biak ala biak autoekoizpenaren bidez ikusi dute argia.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.