entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-06

Rockdelux aldizkariaren maiatzeko zenbakia azkena izango da

Espainiar estatu mailako zabalkudea izan arren, euskal musika taldeek oihartzun handia izan dute Rockdelux aldizkariko orrialdeetan. 35 urteko ibilbidearen ostean, behin betiko agurra idatzi du.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Papereko euskarrian argitaratzen duten hedabideen krisialdia aspaldikoa da. Baina kioskoetako salmenta urrien, harpidetzen eta publizitate-sarrera eskasen ekuazio zoroari Covid19aren kolpea gehitu zaio ustekabean, eta Rockdelux argitaletxeak ezin izan dio eutsi.

1984an abiatu zenetik, hilabetekariak ia 400 zenbaki argitaratu ditu eta espainiar estatu osoko erreferentziazko musika aldizkari bilakatu da. Fermin Muguruzari edota Lisabö taldeari eskainitako azalak dira argitalpen honek euskal musikari aitortutako begirunearen islada.

2020ko maiatzekoa, 394.a, izango da beraz Rockdeluxen azken zenbakia. Plaza duintasunez agurtu dutela diote arduradunek, profesionaltasunez jokatu izanaren konbentzimenduz, eta aldizkari digitalaren ideia alboratu dutela ere argitu dute, horrek “amateurismo boluntariora itzultzea” inplikatzen duelako eta beti borrokatu dutelako horren kontra.

Azken zenbakirako, orotara 55 kolaboratzaileren ekarpenak jaso dituzte. Nork bere filia musikalak irakurleengana iristarazteko tarte librea eman diete, konfinamentu garai honetan gaurkotasuna duten taldeetara mugatzeko inongo obligaziorik gabe.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.