entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-21

Rock Punk amerikarraren Reloaded gaua egingo dute Gasteizko Jimmyjazzen

Martxoaren 6an, Nirvana, The Offspring, Green Day eta Foo Fighters mitikoen tributu talde bana igoko da Gasteizko aretoko oholtza gainera.

American Rock Punk Realoaded ikuskizuna iritsiko da martxoko aurreneko ostiralean Gasteizko JimmyJazz aretora. Espektakulua arrakasta borobila izan da Europako hiriburu nagusietan, eta orain Euskal Herrira heldu da.

Nevermindes (Nirvana), Suburbia (Green Day) eta Smash (The Offspring) tributu taldeek punk-rock amerikarrak eman dituen banda onenen zuzeneko indartsuak dakartzate. Ikuskizunaren edizio berri honek, gainera, laugarren talde bat dakar kartelera, Foo Fighters bandaren musika joko duen Black Limos.

Iraganeko lau talde handi horiek birtaularatzeko ardura hartu duten musikariak eskarmentu handiko rockzaleak dira, besteak beste Krakovia, Gansos Rosas, Unsouled edota DPartment bandatan aritutakoak.

Martxoaren 6ko Gasteizko kontzerturako sarrerak salgai daude jada. Aldez aurretik 12€, eta 15€ bertan.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.