entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-11-16

RIP taldeko Jul Bolinaga gitarra jolea hil da

Bart, Bergarako gaztetxean bere egungo The Potes taldearekin jotzen ari zela gertatu zen ezbeharra

RIP taldea, 80ko hamarkadaren hasieran. Eskuinean, Jul Bolinaga. Argazkia: Marivi Ibarrola. RIP taldea, 80ko hamarkadaren hasieran. Eskuinean, Jul Bolinaga. Argazkia: Marivi Ibarrola.
Txapa irratiaren 30. urteurrena ospatzeko kontzertua zen atzokoa


www.goiena.eus-en irakurri dugunez, The Potes zegoen oholtza gainean Jul Bolinaga, bat batean, lurrera jausi zenean.
"Anbulantziak berehala gerturatu dira kartzela zaharrera eta ordu eta erdiz saiatu dira erreanimatzen, baina ezin izan dute ezer egin. Ertzaintza eta epailea ere bertaratu dira eta 22:45ean ziurtatu du auzitegiko medikuak arrasatearraren heriotza. Bihotzekoa izan ei da heriotzaren arrazoia. Antolatzaileek gaztetxea berehala hustu eta bertan behera utzi dituzte ospakizunak", informatu du Goienak.

Entzun! aldizkaritik besakarda beroa luzatu nahi diegu familia, lagun eta gertukoei.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.