entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-25

Reykjavik606 donostiarrek UK Jazzarekin maitemindutako diskoa atera dute

Endless Summer In Peckham singlea aurreratu ostean, lan luze homonimoa kaleratu dute Aitor Etxebarria El_Txef_A-k gidatzen duen Forbidden Colours zigiluaren eskutik. Hip hop, dub edota elektronikatik edandakoa jazz unibertsora eraman dute


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Kino Internacional-ek eta Borja Piñeiro-k osatzen duten Reykjavik606 bikoa da UK Jazz generoak Euskal Herrian duen ordezkaritza bakanetakoa. 2017an egindako lanarekin alderatuta, 2019ko Endless Summer In Peckham disko berri honek, baina, badakartza berritasun batzuk: instrumentu klasikoak (pianoa, saxoa, bateria eta sokak) sintetizadore polifoniko eta modularrekin nahastu dituzte UK jazza eta atmosfera elektronikoak fusionatzeko. Zinez, halako lehena geurean.

Mecca Studios prestigiotsuan grabatu dute eta, gainera, pisu handiko musikariak izan dituzte kolaboratzaile eta bidelagun. Carlos Sagi bateria eta Xabier Barrenetxea baxua sartu dira eurekin estudiora, eta baita nazioarteko bi artista ere: Ishmael Ensemble saxofoiarekin, eta Tenderlonious azken rework baterako. Duela bi urte egin bezalaxe, oraingo honetan ere Aitor Etxebarria El_Txef_A musikariak zuzentzen duen Forbidden Colours diskoetxearen bitartez ikusi du argia sei kortedun lan honek.

Londresko Peckham auzoa da UK Jazz delako musika estiloaren epizentroa, eta hain justu hiri horretan pasatako bolada baten ostean, 2016ko Yussef Kamaal albuma (genero honek eman duen lehena) entzun eta gero, hasi ziren donostiarrak ere doinu berritzaile hauen artean arakatzen.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.