entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-12-14

Rafa Ruedaren zortzigarrena: Rueda

Abeslari eta gitarrajole bizkaitarrak hainbat idazleren laguntza izan du diskoa osatzeko, tartean, Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea edota Elena Olabe.

Rafa Ruedak bere bakarlari ibilbideko zortzigarren diskoa kaleratu berri du: Rueda. Zortzi kantuz osatutako egitasmoan ahotsa, elektronika eta literatura nahastu ditu. Mungiakoaren esanetan: «Minimala da, pausatua, heldutasunetik edertasunari ateak parez pare zabaltzeko ahalegina erakusten duena».

Azpimarragarria da 30 ahots gaztez osatutako 'Euskeria abesbatzak' diskoari eskainiki dion kutsua, bertako hainbat abestitan ageri baitira euren ahotsak. Hitzei dagokionez, abesti guztiak euskara hutsean jorratu ditu eta,

Ruedarekin batera, beste zenbat idazle ibili dira, hala nola, Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea edota Elena Olabe.

Bilboko El Tigre estudioetan grabatu eta nahastu da lana. Masteriziazioa, berriz, Mamia Estudioan Jonan Ordorikak burutu du.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.