entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-01-28

PUTOAMOAKMATEMATIKETAN TALDEAK “HELDU... INOIZ EZ” LAUGARREN DISKOA ARGITARATU DU

Taldekideak lokalean. Taldekideak lokalean.
Lotura erlazionatuak
Ermuko PAM taldeak laugarren diskoa argitaratu berri du: Heldu... inoiz ez. Zalantzarik gabe, disko heldua eta sendoa da –jasotzen dituen bederatzi kantuak lekuko– eta publiko zabalago baten ateak zabaldu beharko lizkiekeena.

Autoekoizpenaren bidetik, Ermuko taldeak laugarren diskoa argitaratu berri du: Heldu… inoiz ez. Haiek dioten moduan, PAMen aurreko lanekin alderatuz, disko borobilagoa eta koherenteagoa da. Are gehiago, nahiz eta haien estudioan bitarteko xumeekin grabatu, lan txukun-txukun baten aurrean gaudela esan dezakegu, serioa eta heldua, bai konposizioei bai letrei dagokienean.

Soinu lanak Karlos Balseiro taldekideak gidatu ditu. “Grabaketaren helburua, gure grabazio gailu xumeei etekinik handiena ateratzea izan da. Karlosen asmoa zen soinu garbia lortzea, detaile guztiak antzemateko modukoa, eta kantuen instrumentazio soila lagungarria izan da horretarako. Karlosen hitzetan “gailurra jo dugu, gure aukera tekniko eta grabaketa materialei dagokienez. Aurreko lanekin alderatuz, soinua desberdina da, eta horrek bere alde hitz egiten du”, irakurri dugu haien promo orrian. PAM-ek urte asko daramatza euskal rockaren unibertso txikian gogoz eta gogor lan egiten eta hiru disko argitaratu ditu aurretik: Pam, Killin washin machine eta Ixa. Abesti politak sinatu dituzte, eta behar bada, tenorea da haien musika publiko zabalago baten belarrietara iristeko, batik bat mintzagai dugu azken diskoari esker.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.