entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-14

Pussy Riot bueltan da, indarkeria matxistaren aurkako disko batekin

Punk talde errusiarraren lan berriak ohiko aktibismo politikoa, Kremlinaren aurkako jarrera eta sexu askatasunaren aldeko aldarriak biltzen ditu.

Nozh

Pussy Riote punk banda errusiarraren zigilu da ezarritako ordenaren kontrako jarrera kritikoa. Disko hau, bereziki, indarkeria matxistaren biktima diren emakueei zuzenduta osatu dute, “beldur izateari utz diezaioten”. 

Nadezhda Tolokónnikova liderrak azaldu duenez, berak bere azalean eta etxean pairatu zituen “humiliazioa eta indarkeria, bakardadean”. Bere burua errudun sentitu zuela ere aitortu du gainera. Horregatik, “Errusian nagusi den matxismoa” kolpatzeko asmoz konposatu dute lan berria.

Covid19aren ondoriozko itxialdian zehar Errusian viral bilakatu den Nozh (=labana) abestiko hitzek zera diote: Berandu heldu zinen zure azken ikasgaira / Orain aukeratu: labana ala pistola / Aske utzi nahi zintudan / Baina ezin dut mundua zurekin partekatu / Laban hau zuretzako zorroztu nuen.

Kantari dagokion bideoan, bestalde, datu estatistiko batekin borobildu dute amaiera. Munduko emakumeen %35 indarkeria fisiko edo sexualaren biktima izan direla diote, eta Errusian kasu horiek guztiak ez direla salatzen.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.