entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-01-21

Primavera Trompetera festibalak autobus zerbitzuak jarriko ditu Gasteiztik eta Bilbotik

Los Chikos del Maíz, Orishas, Mala Rodriguez, Fuel Fandango, Macaco, Hamlet, Recycled, Maikel Delacalle eta Green Valley ariko dira, besteak beste, apirilaren 3-4 egunetan Jerezen.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Cadizko Jerez hirian (Andaluzia) urtero egiten duten udaberriko musika jaialdiaren orain arteko ediziorik esanguratsuena izango da aurtengoa. Eta oraindik izen berriak iragarriko dituztela aurreratu dute!

Momentuz, ondorengoak dira konfirmazioak:
Ska-P, Kase.O. Natos y Waor, Macaco, Fuel Fandango, Fernandocosta, Lola Índigo, Miguel Campello, Maka, Fyahbwoy, Hora Zulú, O’Funk’illo, Nikone, Derby Motoreta’s Burrito Kachimba, Zetazen, Walls, RVFV, 420 Backyard Battle, Los Chikos del Maiz, Mala Rodriguez, Maikel Delacalle, Orishas, El Canijo de Jerez, Recycled J, SFDK, Green Valley eta Hamlet.

Aurtengo berritasun gisa, espainiar estatuko 21 hiriburu ezberdinetatik autobus zerbitzuak jarriko dituzte jaialdira hurbildu eta handik bueltatzeko ere. Euskal Herriari dagokionez, bi geltoki jarri dituzte aukeran: Bilbo eta Gasteiz.

Informazio gehiago eta autobus txartela erosteko aukera HEMEN  

Sarrerak eta abono mota ezberdinak (orokorra, VIP, kanpalekurako sarbideduna, furgoneta edo autokarabana daramatenentzat…) ere eskuragarri daude jada.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.