entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-22

Poliedro Vol.1: Biolontxeloa gaur egungo musiketara egokituta

Eñaut Zubizarreta ‘Trigger’ek esku artean duen proiektu pedagogikoak txelo jotzaileak formatu nahi ditu askotariko estilo eta doinuetan.

Bartzelonako ESMUC-en goi mailako ikasketak bukatu ostean, Eñaut Zubizarreta biolontxelo jotzaileak Trigger ezizenaz ekin zion bere instrumentuarekin esperimentatu eta bide berriak arakatzeari. Esku artean duen Poliedro Vol.1 proiektua, zehazki, 2019an abiatu zuen.

Orduz geroztik, teknika berrien ikerketa eta aplikazioaren bitartez, biolontxeloarekin interpreta daitezkeen musika-estilo ezberdinekin eta hainbat formaziorekin jolasean aritu da.

Emaitzetako bat, 19 abestiz osatutako diskoa da, forma eta kolore anitzekoa: Aurretiko Bistan txelo solorako 10 lan (punk-rock, grunge, hardcore, flamenko…); Albotiko Bistan bikote eta hirukoterako 6 lan (metal, stoner, post-rock…); Goitiko Bistan, berriz, loop eta pedal-efektuentzako 3 lan (DnB, trance…).

Liburu berberak, bestalde, mendebaldeko kulturari eta musikari nahiz euskal musika eszenari buruzko saiakera bat ere jasoko du liburuak. Proiektua gauzatzeko crowfounding kanpaina martxan da itsulapikoa.eus atarian.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.