entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-09

Plateruena martxan da berriz

Olaia Inziarte, Neomak, Sua, Delirium Tremens eta abesti feministen lehiaketa bat nahiz bertsio txapelketa bat ageri dira datozen asteetako egitarauan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

‘Piztu argiak!’ ekitaldiarekin eman zioten hasiera Plateruenaren ibilbide berriari. Martxoaren 4an izan zen, hilaren lehen asteburuan, besteak beste Anari eta Odei Barroso abeslariaren parte-hartzearekin. Hasiera berriari segida emateko borondatea dute orain eta datozen aste eta hilabeteetarako egitarauaren berri zabaldu dute jada.

Kontzertuei dagokionez, momentuz hiru hitzordu iragarri dituzte:
Martxoak 11, larunbata: OLAIA INZIARTE + HOFE 4:40. 
Apirilak 1, larunbata: NEOMAK + SUA.
Apirilak 21, ostirala: DELIRIUM TREMENS + LA EXCAVADORA. 

Zuzenekoez aparte, musikarekin zerikusia dute beste hiru ekimen ere badituzte esku artean. Martxoaren 18an, esaterako, 19:00etatik aurrera, Durangoko Abesti Feministen V. Lehiaketa egingo dute, Andragunea elkarteak antolatuta. Apirilaren 28an, bestalde, Bartolome Ertzilla Musika Eskolaren 40. urteurrena dela eta, Jamm Sessiona egingo dute musika eskolan bertan. 

Eta, jada maiatzean, hilaren 20an, musika taldeen bertsio lehiaketa egingo dute Plateruenan. Lehiaketara aurkezten den talde bakoitzak musika talde bakarraren bertsioak jo beharko ditu Platerueneko oholtza gainean. Talde bakoitzak 15 eta 20 minutu arteko kontzertua eman beharko du jendaurrean. Ikusleen artean epaimahaiko kideak egongo dira, eta haiek izango dira talde irabazlea zein den erabakiko dutenak. Río de Oro gobernuz kanpoko erakundeak antolatuko du ekimena, eta aurreratu dute 500 euroko saria emango diotela musika talde irabazleari. Lehiaketan izena emateko riodeorodurango@hotmail.com helbidera idatzi beharko da martxoaren 12a baino lehen. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.