entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-04-02

PLAN B, SINGLE BERRIA

Eta zu, pasatu al zara B planara? Eta zu, pasatu al zara B planara?
Donostialdeko Plan B hirukoteak zazpi hazbeteko single berria argitaratu du Rock and wolf zigiluaren eskutik. Bi kantu biltzen ditu: Deja ya de llorar eta Lory Jane.

Plan B, melodia dotoreetan pausatutako punk rocka egiten duen Donostiako taldea da (une honetara iritsita, inor despistatua baldin badago oraindik). Deja ya de llorar eta Lory Jane abestiek taldearen elementu bereizgarri guztiak biltzen dituzte (gitarra indartsuak, baxu jostagarria, melodia erakargarriak, Munduren kantatzeko estiloa...), baina oraingo honetan, sonoritate berriak sartu dituzte, nabardura berriak, akaso rock&rockzaleagoak direnak. Letrei dagokienean, oro har esanda gizakion jokabide arbuiagarri batzuk dituzte mintzagai.

* Singlea pasatealplanb@yahoo.es helbidearen bidez eskatzea badago 5 euro + bidalketa gastuen truke.
* Adi egon, eta agenda txekeatu, hemendik ekainera bitartean kontzertu ugari dituztelako lotuta.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.