entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-09-16

Pixies laukoteak disko berria dakar

Catfish Kate, On Graveyard Hill eta St. Nazaire aurrerapen singlen ostean, Beneath The Eyrie izeneko estudioko lanak irailaren 13an ikusi du argia

Pixies Pixies laukoteak disko berria dakar

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Black Francis (ahotsa eta gitarrak), Joey Santiago (gitarrak), David Lovering (bateria) eta Paz Lechantin-ek (baxua) osatutako taldeak Dreamland Recordings estudioetan grabatu dute euren disko berria, 1896an eraikitako eliza eraberritu batean, Woodstock-etik gertu, New Yorken.

Grabaketa eta grabaketa artean egiten zuten atsedenaldietako batean, estudio alboko zuhaitz baten adarretan, arrano-habi handi bat ikusi omen zuten, eta horregatik ipini zioten Beneath The Eyrie izena 12 kanta biltzen dituen disko honi.

Estreinuak mundu mailako bira handi bat dakar berarekin, Californian hasi eta Coruñan (Galiza) amaituko dena. Izan ere, azken hiru kontzertuak espainiar estatuan ematea aurreikusi dute, urria amaieran:

Urriak 23: Sant Jordi Club, Barcelona

Urriak 24: Riviera, Madril

Urriak 26: Coliseum, A Coruña

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.