entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-05-13

Pirineos Sur jaialdirako sarrerak eskuragarri daude jada

Kulturarteko musika festibalaren XXXI. ekitaldia uztailaren 4tik 28ra bitarte izango da Lanuzako auditorio naturalean. Besteak beste, Iseo & Dodosound nafarrak, Airu bizkaitarrak, Lila Downs, Loreena Mckennitt eta Silvia Perez Cruz ariko dira zuzenean

iseo_dodosound Iseo & Dodosound

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Beste uda batez, Aragoiko auñamendiak nazioarteko musika festibal jendetsuaren lekuko izango dira: datorren uztailaren 4tik 28ra bitarte, Lanuzako auditorio naturalak askotariko emanaldiak hartuko ditu. Iseo & Dodosound nafarrek, esate baterako, uztailaren 21ean joko dute, igandez.

Aurtengoa XXXI. edizioa izango da, eta sarrerak jada eskuragarri daude Pirineos Sur jaialdiaren webgunean.

Lanuzako gunera soilik oinez edo autobusez iritsi ahal izango da. Autobusak Formigalgo Parkingetik edota Sallent de Gallego herritik aterako dira Lanuzarutz, eta horietarako txartelak ere eros daitezke online. Honakoak dira aurtengo izenak:

Uztailak 11
Meute + Rodrigo Cuevas

Uztailak 12
Vetusta Morla + Airu

Uztailak 13
Loreena Mckennitt

Uztailak 14
Lila Downs + Mulatu Astatke

Uztailak 19
Sara Baras + Carmen Linares

Uztailak 20
Bayuca + Rawayana

Uztailak 21
Iseo Dodosound + La Plazuela

Uztailak 23
Ricky Martin

Uztailak 26
Silvia Perez Cruz + Maro

Uztailak 27
Grupo Niche + La Lulu

Uztailak 28
Mon Laferte + Marilia Monzón

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.