entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-11

Pettik disko berria argitaratuko du ekainaren 1ean

Manipulazio Estrategiak du izena *Zart kolektiboaren eskutik kaleratuko duen lan berriak. Pentsamendua, poesia eta doinua uztartzen dituen proiektua da.

Zaldi Emozionalak

Zaldi emozionalak bideoklipa eta Helduentzako sehaska kantua I abestia aurkeztu ditu Pettik bere disko berriaren aurrerapen gisa. Estudioko lan osoak ekainaren 1ean ikusiko du argia, Manipulazio estrategiak izenburupean eta *Zart kolektiboaren eskutik.

Komunikabideek jendartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategien inguruko lana da. Hain justu, Noam Chomskyk gaiaren inguruan egindako gogoetak hartu dituzte abiapuntutzat Harkaitz Cano idazleak eta Petti musikariak; lehenak hitzak idatzi ditu, eta bigarrenak musikatu.

Atala eta Bonberenea estudioetan grabatu ditu kantak Pettik, eta hainbat adiskide izan ditu bidelagun: Etxeko Uzta (Joseba Irazoki, eta Igor eta Iñigo Telletxea), Et Incarnatus hari laukotea, Juantxo Zeberio teklatu jotzailea, Gorka Benitez saxofonista, Toño Muro eta Maite Larburu koroetarako.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.