entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-12-23

Penguin Cafe Arriaga Antzokian

Arthur Jeffes eta bere taldeak Handfuls of Night album berria aurkeztuko dute urtarrilaren 19ko kontzertuan. Suede, Gorillaz edota Razorlight bandetan aritutako musikari bikainez osatutako orkestra klasikotik popera, jazzetik rock & rollera doa.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Arthur Jeffes konpositoreak 2009 urtean sortu zuen Penguin Cafe, bere aita Simon Jeffesek Penguin Cafe Orchestra mitikoarekin urratu zuen bideari jarraipena emateko (azken hau duela 10 urte hil zen, 1997an). Horretarako, punta-puntako musikariak hartu zituen bidelagun, besteak beste, Suede, Gorillaz edota Razorlight taldeetan ibilitako sortzaile apartak.

Dagoeneko hiru disko kaleratu dituzte; berriena iragan urrian: Handfuls of Night, eta honen baitako lehen siglea, At The Top of The Hill.

Penguin Cafek egiten duen musikak Penguin Cafe Orchestrak egiten zuenaren ezaugarri guztiak barnebiltzen ditu, batez ere aniztasuna. Popa, klasikoa, jazza, musika latinamerikarra, rock & rolla, new age, minimalismoa… denetarik jotzeko gai dira.

Datorren urtarrilaren 19an Bilboko Arriaga Antzokian emango dute kontzertu, hain justu, lan berria aurkezteko. Sarrerak eskuragarri daude jada.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.