entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-01-07

Patxadaz taldeak estreinako disko homonimoa aurkeztu du

Deustuko boskoteak metala, funka eta rapa nahasten dituzten bederatzi abesti bildu ditu lehen lan luze honetan.

Deustuko Patxadaz taldea 2018an sortu zen, eta bi urte baino gehiagoren buruan kaleratu dute lehen diskoa. Taldearen izen berbera aukeratu dute aurreneko lanari titulua jartzeko. Bederatzi kanta dira, estilo nahiz gai ezberdinak jorratzen dituztenak. Musika alderdiari dagokionez, metal, funk nahiz rap erritmoak uztartu dituzte. Hitzei dagokionez, eguneroko gorabeheretan bilatu dute inspirazioa taldekideek, baina kritika sozialak eta aldarrikapenek ere badute lekua diskoan. 

Bandcamp-en doan deskargatzeko aukera eskaini dute Patxadaz-ekoek. Eta bi aukera daude: diskoa borondatea emanez deskargatzea edota erabat doan deskargatzekoa. Disko fisikoa, momentuz, sare sozialen bitartez (Instagram/Facebook) eta korreoz erosteko aukera emango dute. Spotify eta Youtube plataformetan entzun daiteke jada.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.