entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
entzun.eus 2019-10-15

Patti Smith Gasteizko Azkena festibalean

2020ko ekainaren 19 eta 20an ospatuko da Arabako rock jaialdia

Hirurogeita hamar urte baino gehiago izanik, Patti Smith XX. mendeko bigarren erdiko rockaren historian emakumezko garrantzitsuenetako bat da oraindik ere. Musikaren alderdiari politikaren eta ingurumenaren arloko aktibistaren eta olerkariaren alderdiak estu-estu lotzen zaizkiola, 1975. urtean punk estiloaren loraldian argitaratutako ‘Horses’ bere lehen albumetik hasita, mundu osoan barrena barreiatu izan du bere jarrera zintzoa, konbentzionalismoetatik urruntzen dena. Geroagoko belaunaldi guztien erreferentzia bihurtu zelarik, “punkaren amabitxia” Azkena Rock Festival jaialdian izango dugu eta eztarria urratu arte harekin batera abesteko aukera izango da, estudioan grabatutako hamaika diskoetako abestiak gogoratuz, askatasunaren eta aldarrikapenen mugarik gabeko baliatze batean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.