entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-25

Outlet musikala Mungian

Ekainaren 29tik uztailaren 5era bitarte, azoka kulturala egingo dute Zubikoan

Musika bultzatuz lemapean, egitarau bete-betea dakarren zazpi eguneko outlet azoka egingo dute Mungiako Zubikoan: CD eta merchandising salmenta, kontzertu akustikoak, hitzaldiak, disko-sinadurak, argazkiak…

Besteak beste, ETS, Doctor Deseo, Kulto Kultibo, Dientes de Luna, Txapelpunk, Revolta Permanent, Iñaki Palacios, Reincidentes, Baxtardis, Patxuko Nice, Modus Operandi, Amak, Xabi Aburruzaga, Guda Dantza, The Uski’s, Hesian, La Topadora, Ingo Al Deu, Trikizio, Zirkinik Bez eta Gora Herria taldeek lanak eta materialak izango dira outletean. Eta, gainera, talde horietako zenbait kidek hitzaldietan parte hartuko dute, eta kontzertu akustikoak ere izango dira.

Honakoa da egitaraua: 

EKAINAK 29
18:00. FiFa txapelketa + Errealitate birtualeko jolas musikala

EKAINAK 30
17:00. Hitzaldia. Emakumeak musikan: egoerak eta egungo erronkak.
Parte hartzaileak: Aneguria (musikaria) eta Ane Zabala (kazetaria).
19:00. Emanaldia. Guda dantza (akustikoa).

UZTAILAK 1
17:00. Hitzaldia. Streaming-era doa musika? Zein izango da komunikabideen estrategia?
Parte hartzaileak: Inguma (etb), Oihan Vega (Gaztea).
19:00. Iñigo ETS: solasaldia + akustikoa + disko sinaketa.

UZTAILAK 2
17:00. Dientes de Luna (akustikoa)
19:00. Fran Hesian (kantaldia)

UZTAILAK 3
17:00. Txapelpunk (akustikoa)
19:00. La Topadora (akustikoa + disko sinaketa)

UZTAILAK 4
17:00. Patxuko Nice (akustikoa)
19:00. Kulto Kultibo (emanaldia + disko sinaketa)

UZTAILAK 5
13:00. Francis Doctor Deseo (disko sinaketa)
19:00. Xabi Aburruzaga (emanaldia)

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.