entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-04-01

Osasun mentalari buruzko aholkularitza zerbitzua abiatuko du EHMBk

Lehendabiziko saioa apirilaren 17an izango da, eta doakoa izango da Musika Bulegoko bazkideentzat.

Euskal Herriko Musika Bulegoak osasun mentalari buruzko hilabeteroko zerbitzua abiatuko du apirilean. Rosana Corbacho (mi-therapy.net) psikologoak gidatutako zerbitzua urte osokoa izango da, eta hilabetean behineko ordu eta erdiko saio pribatuen bidez gauzatuko da. 

Zerbitzu horren aurreneko saioa apirilaren 17rako programatu dute, eta doakoa izango da Musika Bulegoko bazkideentzat. Goizeko 10:00etatik hasi eta 15:30etara bitarte, onuradun bakoitzak ordu erdiko tarteak erreserba ditzakete. info@musikabulegoa.eus helbide elektronikora idatzita. Erreserbak heldutako ordenaren eta erabilgarritasunaren arabera antolatuko dituzte. Saio gehiagorekin aurrera segitu nahi izanez gero, bazkideek beraiek ordaindu beharko dute.

Musikaren sektoreko profesionalek eguneroko erronken aurrean senti ditzaketen ohiko nahasmenak (antsietatea, estresa, burnout, sormen-blokeoak) prebenitzeko eta tratatzeko teknika psikologikoak praktikan jartzeko helburua du EHMBk abiatu duen zerbitzu honek. Artisten eta musikaren profesionalen bizi-kalitatea eta oreka hobetzea bilatzen du, baita artisten barne hazkundea eta osasuna sustatzea ere. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.