entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-08-17

Orozko Rock 2020, bertan behera

Urriaren 31n egitekoa zen jaialdia ez dute egingo, Covid19aren harira ezarritako muga berriek ez dutelako ahalbidetzen aurreikusitako formatua.

Sua, The Lizards, Toundra, The Riff Truckers, Niña Coyote eta Chico Tornado, Kurkuma eta Eraso! ziren Orozko Rock 2020 festibalerako konfirmatuta zeuden zazpi taldeak. Baina kontzertuak ezingo lituzkete aurreikusitako moduan egin eta, ondorioz, antolatzaileek bertan behera uztea erabaki dute.

Azken asteotako berragerpenek gogortu egin dituzte segurtasun neurriak, eta ezinezkoa bilakatu da jaialdia pentsatu bezala gauzatzea. Antolatzaileek adierazi dute, hori bai, 2021ean “inoiz baino indartsuago” bueltatuko direla.

Sarrerak itzultzeko, Internet bidez erositakoak automatikoki itzuliko dituzte, eta Orozkotik kanpoko salmenta-puntuetan erositakoak puntu horietan erreklamatu beharko dira. Orozkon erositakoak abuztuaren 28an eta irailaren 5ean itzuliko dituzte, Herriko Plazan, 18:00etatik 21:00etara arte.

 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.