entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-28

Oreka TX bandak laugarren diskoa dakar

Sustrai musika eta musika garaikidea uztartuz, naturatiko materialak oinarri hartuta, Koklea izaneko lana osatu dute 14 abestirekin.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Oreka TX banda osatzen dutenek azken urteotan egindako “lanaren eta musika ikerketaren emaitza” da laugarren disko hau, taldekideen beraien hitzetan. Egurra, harria eta banbua baliatuz, sustrai musika eta doinu garaikideagoen artean bilatu dute oreka.

Koklea lanak oinarri instrumentaldun 14 kanta biltzen ditu, eta horretarako Xabier Zeberio eta Karlos Subijana musikariek kolaboratu dute, besteak beste. Ahotsari dagokionez, urte hauetan guztietan Oreka TXrekin hainbatetan aritutako lagunak batu dira oraingoan ere: Thierry Biscary (Euskal Herria), Aziza Brahim (Mendebaldeko Sahara), Monica de Nut (Galiza), San Salvador (Okzitania) eta Emi Toko (Japonia).

Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariek, eta Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juanjo Otxandorenak Oh Brother estudioetara jo dute diskoa grabatzera, eta Musik’art proyect estudioetan egin dituzte nahasketak eta masterizazioak. Azken emaitza Durangoko Azokan jarriko dute salgai eta, iragarri dutenez, Ahotsenea sortzaileen plazan showcase bat egingo dute abenduaren 5ean 16:20ean. Aurkezpenaren ostean, birari ekingo diote: Andoain, Altsasu, Barakaldo, Mutiloa eta Noain dituzte geltoki.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.