entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-18

‘Orbela’ kanta aurkeztu du EraBatera taldeak

Martxoaren 4an kaleratuko duten diskoaren aurrerapen abesti honetan, Delirium Tremens taldeko Andoni Basterretxearen kolaborazioa izan dute.

Mikel Caballero, Jurgi Ekiza, Gaizka Salazar eta Beñat Sernak osatzen dute EraBatera; Gatibu, Ken Zazpi eta Willis Drummond taldeekin paraleloan lantzen duten proiektua da hau.

2020ko udaberrian ‘Amets egin’ kantarekin berragertu ziren, nahiz eta bi urte baino gehiago joan diren bide honi ekin ziotenetik. Uda estudioan sartuta pasatu dute, eta orain ‘Orbela’ kanta aurkeztu dute, azke hilabeteotako lanaren emaitzetako bat.

Martxoaren 4an argitaratuko duten ‘Izpi Galdua’ diskotik ateratako mokadutxoa da ‘Orbela’. Arriguri ekoiztetxekoekin grabatu duten bideoklip formatuan zabaldu dute, eta aurki kontzertu-sorta bat iragarriko dutela ere jakinarazi dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.