entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-01-27

O’Funk’Illoterapia, otsailaren 7an kalean

Abesti berriz beteriko diskoa argitaratuko du O’Funk’Illok, halako lehena 2018an eszenatokietara itzuli zirenetik. Tengo Que Madurar kanta aurkeztu dute aurrerapen gisa.

Tengo Que Madurar
Otro Escalón

2018an, O’Funk’Illo sortu eta 20 urte bete zirenean, ‘Funky Andaluz Embrutessío’ deritzona asmatu zuen taldeak berragerpena egin zuen eszenatokietan, jatorrizko formazioarekin gainera: Andreas Lutz (ahotsa), Pepe Bao (baxua) eta Javi Marssiano (gitarra).

Disko bikoitza prestatu zuten itzulerarako, bi hamarkadetako arrakasta handienen bilduma bat: 20 Años Ajierro & 30 Amigos Embrutessio. Lan honekin birar aritu dira 2018 nahiz 2019 urteetan zehar. Baina, orain jakitera eman dutenez, bira hilabete horiek probestu dituzte kanta berriak konposatzeko, eta horren emaitzak argia ikusiko du otsailaren 7an.

O’Funk’Illoterapia izena jarri diote, eta euren inoizko diskorik onena dela ere iragarri dute, helduagoa, baina betiko energia eta festazaletasunarekin kutsatuta.

Aurrerapen modura bi single argitaratu dituzten, bideo banarekin: Tengo que Madurar, eta Otro Escalón.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.