entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-01-17

Nothagirres taldeak disko berri aterako du

Boskotearen laugarren lan luzeak martxoan ikusiko du argia Cavaré izenburupean eta hiru formatu ezberdinetan.

Iñigo Agirrebalzategi (gitarra eta ahotsa), Julen Makazaga (bateria eta koruak), Aitor Godoy (gitarra), Ane Agirrebalzategi (teklatuak eta koruak) eta Borja Aranburu (baxua eta koruak) Northagirres taldea dira. Iragan abenduan bandaren laugarren diskoa izango den lana grabatu zuten Andoaingo Garate Estudioetan, Martxel Arkarazoren gidaritzapean.

Cavaré diskoak 6 abesti barnebilduko ditu, eta datorren martxoan argitaratuko dute Folc Records zigilupean: digitalean, biniloan nahiz CD formatuan.

Aurrerapen modura, lan osoari izena ematen dion kanta aurkeztu dute euren bandcampean:

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.